CAFek kontseilari izendatuko du Idoia Zenarrutzabeitia lehendakariorde izana
Ekainaren 13ko administrazio kontseiluan egin asmo du CAFek izendapena. Kontseilua 11 lagunek osatuko dute, eta horietatik lau emakumezkoak izango dira.
Hamar urtez Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde izan zen Idoia Zenarrutzabeitia kontseilari izendatuko dute CAFek ekainaren 13an egingo duen administrazio kontseiluan. Kutxabanken ordezkaria izango da lehendakariorde ohia, eta gaur egun kargu hori betetzen duen Jose Antonio Mutiloaren lekukoa hartuko du, azken horrek erretiroa hartu behar baitu.
Administrazio kontseilu berean Mayoral Taldeko Manuel Dominguez de la Mazari ere lekua egingo dio Beasaingo trengintza faktoriak., talde horrek CAFen akzioen %5 erosi baititu.
Bi bokal horiek izendatuta, CAFeko administrazio kontseilua 11 kontseilarik osatuko dute, horietatik lau emakumezkoak.