'Euskal Herriko hartzak historiaurrean' hitzaldi birtuala
Atauniker elkarteak antolatu etxetik Internet bidez ikusteko hitzaldia. Datorren ostegunean, 19:00etan, izango da, eta Asier Gomez Olivencia paleontologoa izango da hizlaria. Bukaeran, Troskaeta kobaren garbiketari buruzko ikus-entzunezkoa estreinatuko dute.
Atauniker elkarteak ‘Euskal Herriko hartzak historiaurrean zehar’ hitzaldi birtuala antolatu dute datorren ostegunerako, hilak 14. Hitzaldia 19:00etan da, eta Asier Gomez Olivencia paleontologoa izango da hizlaria. Hitzaldi ikusteko eta parte hartzeko esteka hau erabili behar da: https://eu.bbcollab.com/guest/d1ce1dfceb1f47ce81fb7eca9058713c
Bertan sartzeako, izena soilik idatzi beharko duten interesa dutenek eta gainontzeko pausoak onartu. Ordua baino lehentxeago sartzea komeni dela ohartarazi du Ataunikerreko zuzendaritza batzordeak.
Bukaeran, ikus-entzunezkoa
Hitzaldiaren amaieran, Ataungo Troskaeta kobaren garbiketa prozesuaren ikus-entzunezkoa estreinatu dute. Bost minutuko bideoa izango da, Iban Toledo beasaindarrak ondua.
Gaur egun, hartz espezie bakarra topa daiteke Euskal Herrian, hartz arrea Pirinioetan. Aldiz, azken 300 mila urteotan beste hainbat hartz espezie bizi izan dira inguruotan, eta historian zehar, hartz hauek aldaketa bortitzen lekuko izan dira eta gizaki espezie ezberdinekin partekatuko dituzte kobazuloak. Horren lekuko da Ataungo Troskaeta koba, bertan leize-hartzen bilduma berezi bat aurkitu baita.