Gipuzkoak datorren asteazkenean irekiko ditu Ogasuneko bulegoak Errenta mekanizatua aurkezteko
Uztailaren 29a arte egongo dira irekita. Goierriko bulego bakarra dago, Beasaingo Urbialde 1ean. Instalazioak erabiltzeko beharrezkoa da aurrez hitzordua eskatzea.
Gipuzkoako Foru Ogasunak 2019ko Errenta aitorpena aurkezteko modalitate mekazinatua aktibatuko du datorren asteazkenean, hilak 13, eta bulegoak irekita egongo dira uztailaren 29a arte. Ogasuneko instalazioak erabiltzeko beharrezkoa da aurrez hitzordua eskatzea. Asteartean irekiko da horretarako epea, 943 11 30 00 telefono zenbakira deituta edo Interneteko webgunearen bidez.
Foru erakundeak segurtasun eta garbitasun neurriak indartu ditu modalitate mekanizatua berreskuratzeko, baina Ogasunak mantendu egiten du aitorpena zergadunen eskuragai dauden beste modalitate baten bitartez aurkezteko gomendioa: etxeetara bidali den proposamena onartuz (aitorpen guztien %60 inguru dira) edota Internet bidez.
Goierriko Ogasuneko bulegoa bakarra Beasaingo Urbialde 1 zenbakian dago.