Zer egin daiteke eta zer ez lehen fasean?
Arintze fasearen irekierak hainbat neurri berri jarriko ditu indarrean. Espainiako Aldizkari Ofizialak gaur goizean jakinarazi ditu neurri horien nondik norakoak. Eusko Jaurlaritzak mugatu egin du herri batetik bestera joatea, salbuespenak ezarrita.
Hauek dira, era laburtuan, maiatzaren 11n indarrean sartuko diren arintze neurrian. Espainiako aldizkari ofizialak gaur goizean iragarri ditu neurriak. Loturan dituzue neurriok, gazteleraz.
Bada azken orduko bat ordea, Eusko Jaurlaritzak mugatu egin baitu udalerri batetik besterako mugikortasuna. Eusko Jaurlaritzak eguerdian jakinarazi du, ordea, pertsonen mugimendua udalerri barrura mugatuko duela Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan eta soilik lanera edo eskolara joateko bidaiak eta beste salbuespen kasu batzuetan baimenduko du udalerritik ateratzea.
Zeintzuk dira paseatzeko eta kirola egiteko ordu tarteak?
Atal honek aldaketak izan ditzake, baina printzipioz indarrean daudenak lirateke. 14-70 urte artekoak (06:00-10:00 / 20:00:23:00), 70 urtetik gorakoak (10:00-12:00 / 19:00-20:00), eta haurrak 12:00etatik 19:00etara guraso bakar batekin. Zenbait autonomia erkidegok umeen ordutegia aldatzeko eskaera egin dute, bero gehien egiten dituen ordutegiak saihesteko eta Osasun Ministerioa aztertzen ari da. 5.000 biztanletik beherako 06:00etatik 23:00etara atera daiteke.
Senideek egoteko aukerarik izango al dut?
Bai, baldin eta koronabirusean positiboa ez bada eta isolatuta ez badago. Agureak eta arrisku taldekoak ezingo dira bisitatuta, Covid-19aren aurrean zaurgarrienak baitira.
Zenbat lagun elkar daitezke?
Hamar pertsona arteko bilkurak baimenduko dira, etxean nahiz kalean, bi metroko tartea gordeta. Garbitasun arauak betetzea ezinbestekoa izango da, eta maskararen erabilera ere bai neurri horiek modu egokian bete ezin badira.
Taberna bateko terrazan eser al naiteke?
Bai, beti ere lekua badago, terrazen erabilera %50era mugatu baituta. Mahaien artean bi metroko distantzia egon beharko du ezinbestean, eta taldeak ezin dira hamar lagunekoak baino handiagoak izan. Bezero batetik bestera, mahaiak desinfektatu beharko dira. Jokorako kartak eta paperezko esku zapiak ezingo dira erabili.
Auto berean zenbat lagun joan daitezke?
Familia berekoak elkarrekin joan ahal izango dira.
Dendetan zer aldaketa egongo dira?
400 metro koadrotik beherako saltokiak soilik ireki ahal izango dira, 0 fasean bezala, baina ez da beharrezkoa izango da aurrez txanda eskatzea. Aforoaren %30a onartuko dute dendek, bi metroko segurtasun tartea mantendu beharko da eta adinekoei lehentasuna emateko ordutegia zehaztu beharko da. Dendariek egunean bitan desinfektatu beharko dute lokala.
Azoka eta merkatuekin zer?
Azokak herri askotan egin dira, baina aire libreko merkatuentzako araudia zehaztu da. Postuen artean gutxieneko segurtasun tarte bat egon beharko da, segurtasun indarrek aforoa kontrola dezaten. Postuen %25 joan daitezke, eta aforoa %30era mugatu dute.
Beilatokira joan al naiteke?
Bai, baina senideen kopurua mugatuta. Aire librean bada 15 lagun eta itxian bada 10.
Entierroetara joan al daiteke?
Bai, baina hau ere mugatuta dago. Hildakoaren lur-emate nahiz erretze agurretara 15 lagun joan daitezke gehienez.
Gurtza tokietara joan al daiteke?
Bai, baina aforoa %30era mugatuta.
Antzokiak irekiko al dira?
Kultur emanaldiak egiteko aukera zabalduko da fase honetan, baldintza hauetan: gehienez 30 ikusle (aforoak ematen badu) eta beste aforoa %30era mugatuta. Horrez gain, aire libreko ikuskizunetara joateko aukera izango da: gehienez 200 pertsona, baldin eta segurtasun tartea mantentzeko aukera ematen badu. EAEn ezingo dira ireki.
Eta museoak?
Bai, aforoa herenera ekarrita, eta oraingoz, sarrera aurrez eskuratuta. EAEn ezingo dira ireki.
Hotelekin zer gertatuko da?
Hotelak eta alojamentu turistikoak ireki ahal izango dira eremu komunak erabili gabe, jangela eta egongela, kasurako.
Probintziatik atera al naiteke?
Ez. Mugimenduak udalerritik herrialdera pasa dira arintze fase honen hasieran. Eusko Jaurlaritzak mugatu egin du udalerri batetik besterako mugikortasuna. Eusko Jaurlaritzak eguerdian jakinarazi du pertsonen mugimendua udalerri barrura mugatuko duela Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan eta soilik lanera edo eskolara joateko bidaiak eta beste salbuespen kasu batzuetan baimenduko du udalerritik ateratzea
Igerilekuan bainatzerik bai?
Ez.
Kirol eremuak irekiko al dituzte?
Bai, beti ere aire libreko kirolak egiteko bada eta kontakto fisikorik ez badago (tenisa edo atletismoa). Horrez gain, kirol zentroetan kirol ekintzak egiteko aukera izango da kontakto fisikorik ez badago eta aldagelak erabiltzen ez badira. Itxian dauden kirol instalazioen erabilera bigarren faserako aurreikusten da, beti ere kirola publikorik gabe egiten bada eta kontakto fisikorik ez badago. EAEn ezingo dira ireki.