'Barre librea' Aitziber Garmendiarekin eta Jon Plazaolarekin
ETB1ek umorezko saioa estreinatuko du ostiralean, bi goierritar aurkezleekin. Umorezko, esketx eta inprobisazioko bakarrizketa saioan euskal aktore onenetako batzuk parte hartuko dute.
Datorren ostiralean, maiatzak 15, 22:30ean, ‘Barre Librea’ umore saioa estreinatuko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek. Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak astero hainbat euskal aktore bilduko dituzte Miramongo platoan, umorezko, esketx eta inprobisazioko bakarrizketan.
Lehenengo saioan, Itziar Atienza, Miren Gaztañaga eta Ramon Agirre ariko dira, eta bigarrengoan Itziar Ituño, Joseba Apaolaza eta Ane Gabarain hartuko dituzte.