ETB1ek umorezko saioa estreinatuko du ostiralean, bi goierritar aurkezleekin. Umorezko, esketx eta inprobisazioko bakarrizketa saioan euskal aktore onenetako batzuk parte hartuko dute.
Eusko Jaurlaritzak konfinamendua arintzeko 1. faserako hartutako neurrien inguruan, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak jarraitu beharreko irizpideen zerrenda argitaratu du. Bertan, sektore eta arlo ezberdinetan nola jokatu behar den zehazten dute.
Erantzun Plana diseinatuko du udalak. Internet bidezko salmenta zabaltzeko eta kalean kultura jarduera ugaritzeko ekimenak ere aurreikusi ditu. Tasak ez kobratzea da beste laguntza-ildo bat.
Goierrin ez dago positibo kasu berririk Osasun Sailaren arabera. Zumarragako ospitalean sendagiri berri bat eman dute, eta lau lagun daude orain zaintzapean.
Herritarrentzako harrera gunea bihar zabalduko dute. Aldez aurretik txanda eskatu behar da.
Konfinamendua arintzeko lehen fasea hastearekin batera, Goierriko hainbat tabernak terrazak zabaldu dituzte. Zalantza asko izan dituzte gehienek, jende kopurua mugatu izanak eta hartu beharreko neurriek eraginda. Askok ez dute errentagarritasunik ikusten.
Aurtzaka dantza taldearentzat maiatza hilabete berezia da. Aurten ezingo dituzte bete-betean osatu prestatutako ekintzak, baina badabiltza egokitzapen lanetan. Formula berriak bilatzen ari direla azaldu du Izaskun Salazarrek.
Ordiziako Domingo Unanuen Alonso anaiek urte luzez izan duten fruta eta barazki denda Sustrai fruta denda da atzoz geroztik. Legazpiko Vesga familiak hartu du
Beasaingo Udalak TAO zerbitzua berriz ere indarrean jartzea erabaki du. Bihar hasiko da martxan, baina lehen egunetan ez dira isunak jarriko
Auzoko zenbaki bakoitien eremuko zirkulazioa berrantolatu dute. Oinezkoentzako eta ibilgailuentzako guneak koloreekin bereiztu dituzte. Atseden gune bat ere egokitu dute