Goierrin ez da kasu berririk agertu, eta ospitalean sendagiri bat gehiago eman dute
Goierrin ez dago positibo kasu berririk Osasun Sailaren arabera. Zumarragako ospitalean sendagiri berri bat eman dute, eta lau lagun daude orain zaintzapean.
Osasun Sailak gaur argitaratu duen txostenaren arabera, Goierri osoan ez dute koronabirus kasu berririk atzeman. Eskualdean orain arte agertutakoen kopuruak 308 kasutan jarraitzen du, beraz. Zumarragako ospitalean sendagiri berri bat eman dute; orain 4 lagun daude zaintzapean, horietako bakar bat ere ez ZIUn.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 17.840ra igo da positibo eman duten pertsonen kopurua. Gipuzkoan, koronabirusa 3.011 laguni atzeman diote, atzo baino 1 gehiagori. Osasun sailak ez du zehaztu azken 24 orduetan egindako test kopurua lurraldeka; EAE mailan, 136.274 PCR eta 78.969 test azkar egin dituzte orain arte. Sendatutakoak berriz, 14.913 lagun dira EAE mailan, koronabirusa atzemandakoen %83,6.
Herria: | Positibo kopurua: | Aldaketa: |
Goierri | 308 | = |
Zumarraga | 77 | = |
Ordizia | 74 | = |
Beasain | 53 | = |
Legazpi | 27 | = |
Urretxu | 18 | = |
Lazkao | 16 | = |
Legorreta | 7 | = |
Zegama | 6 | = |
Ataun | 5 | = |
Idiazabal | 5 | = |
Segura | 4 | = |
Zaldibia | 4 | = |
Mutiloa | 3 | = |
Arama | 2 | = |
Itsasondo | 2 | = |
Ormaiztegi | 2 | = |
Altzaga | 1 | = |
Ezkio eta Itsaso | 1 | = |
Olaberria | 1 | = |