Igunea bihar zabalduko dute
Herritarrentzako harrera gunea bihar zabalduko dute. Aldez aurretik txanda eskatu behar da.
Beasaingo herritarren harrera gunea, Igunea, berriz ere martxan hasiko da bihartik aurrera. 10:00etatik 12:00etara egongo da zabalik eta 65 urtetik gorakoek lehentasuna izango dute. Betiere, hitzordua eskatu behar da aldez aurretik 943 028 050 telefonora deituta edo udala@beasain.eus helbide elektronikoaren bitartez.
Iguneak ateak zabalduko dituen arren, segurtasun neurriak bermatzeko, telematikoki egin daitezkeen tramiteak hala egiteko eskatu du udalak.