TAO zerbitzua, berriz ere martxan
Beasaingo Udalak TAO zerbitzua berriz ere indarrean jartzea erabaki du. Bihar hasiko da martxan, baina lehen egunetan ez dira isunak jarriko
Beasaingo Udalak bihartik aurrera TAO zerbitzua berreskuratuko du. Halere, lehen egunetan ez dira isunak jarriko eta ohartarazpenak egingo dituzte udaltzainek. Tarifak eta guneak zerbitzua eten aurrekoak izango dira, inongo aldaketarik gabe.