Idiazabalen 'Oinezkoen Egunak' izango dira ostiraletik igandera artekoak
Ubitarte etxetik Okindegira bitartean itxiko da errepidea asteburuan zehar, ostiralean 17:00etan hasi eta igandeko 23:00ak arte.
Covid 19aren ondorioz herriko ostalariek denbora luzez beraien negozioak itxi beharrean izan dira. Deseskalada fasean, astelehenetik aurrera, taberna eta jatetxeei terrazak jartzeko baimena eman zaie, “beti ere oinezkoentzako pasabideak bermatuz”. Baina, “Idiazabalgo ostalarien errealitatea kontuan izanda, guztiek ez dituzte aukera berdinak terrazak jartzeko”. Hori dela eta, Oinezkoen Egunak ekimena proposatu du udalak.
Helburuak
-
Itxi beharrean egon diren ostalaritza zerbitzuei errekuperazio ekonomikoan laguntzea.
-
Herritarrei asialdirako guneak bermatzea segurtasuna bermatuz.
-
Aukerak ematea espazio arazoak dituzten ostalariei.
-
Terrazak jartzeko espazio zabalak eskaintzea distantziak eta segurtasuna mantentzeko aukera ematen dutenak.
-
Herri bizitza eta herriaren garapen ekonomikoa bultzatzea.
‘Oinezkoen Egunak’ egitasmoa
Helburu horiek errazteko, terrazak jartzeko espazio nahikorik ez duten herriko ostalariei Kale Nagusiko zati bat trafikoari itxiz terrazak errepidean jartzeko aukera emango zaie. Ubitarte etxetik Okindegira bitartean itxiko da errepidea asteburuan zehar, ostiralean 17:00etan hasi eta igandean 23:00ak arte. Trafikoa eta garajeetako sarrerak Zigor aldetik bideratuko dute.