«Gure etxean beti ospatuko dugu San Isidro eguna»
Koronabirusak ez du ia aldatu Brinkolako Agerrezabal baserriko egunerokoa. Angel Beainek (Legazpi, 1939) ez du lanean etenik egin, baina gaur San Isidro ospatzeko tartea hartuko du, Kristina Zeberio emaztearekin.
Gaur San Isidro, baserritarren eguna. Ospatu behar al duzu?
Gure etxean beti ospatu dugu. Gaur ere izango da bazkari bereziren bat, edo ardo botila on bat irekiko dugu.
Lehen bezalako ospakizunik ez da izango, orduan.
Ez. Brinkolan, duela gutxira arte, bagenuen ospatzeko ohitura. Meza iluntzean, eta gero hogeitik gora lagun elkartzen ginen afaltzeko, emakume eta gizon, heldu eta gazte. Auzoan bi taberna zeudenean, txandaka egiten genuen afaria, urte batean Patxinen eta hurrengoan Joxemainen… Gero Armuño elkartea ireki zen, eta han hasi ginen ospatzen. Egun handia izaten zen guretzat. Ni, lanean arratsaldetik banebilen, fabrikatik irtenda etortzen nintzen.
Fabrikan lan egiten zenuen, baina baserritarra izan zara beti.
Lehen orain baino gehiago. Orain ez dugu behirik, ardiak eta oiloak bakarrik. Arkumeak hazten ditugu, etxerako, eta esnea ere aprobetxatzen dugu, baina ez lehen bezala. Lehen Kristinak gazta egiten zuen. Legazpin egindako lehenetako Artzain Egun batean, Gipuzkoako hirugarren saria atera zuen, eta herriko saria ere bai beste batzuetan.
Baratza ere baduzue.
Bai. Ilarrak, azelgak, letxugak, baba handiak, azenarioak… ditugu. Lekak sartuko ditugu orain, eta tomatea eta piperra ere bai. Lan asko dago orain baratzan, niretzat behintzat, baina etxerako adina eta alabentzako adina ateratzen dugu.
Soroa ere badugu. Patata, artoa eta babarruna jartzen ditugu. Artoa, esaterako, Legazpiko festak eta San Isidro artean ereiten dugu, batzuetan beranduago ere bai, eguraldiaren arabera. Babarruna geroago egiten bada, hobe. Guk ez dugu erein oraindik. Artoa dagoen lekuan egingo dugu, landarea artoak eusteko; parrak ez dira sartu behar horrela, lan handia da hori. Patata, berriz, aurrera doa. Eta udan belarretan ere egiten dugu oraindik.
Garai batean lan gehiago zenuen.
Bai. Lehen, ardiez gain, bost be-hi ere izaten genituen, eta esnea saltzen genuen, Brinkolako ta-bernetara, eta Legazpin esnea banatzen zuen Bixente Etxale-kuri ere saltzen genion. Baina fabrikatik jubilatu nintzenean, behiak kendu genituen eta ar-diekin geratu ginen bakarrik.
Nolatan hasi zinen lantegian?
Auzoko gehienak fabrikan edo meategian ibili baziren ere, gure aita ez zen joan. Baina ni, artean 15 urte nituela hasi nintzen, 1955ean. Ordurako lagunak ha-sita zeuden, eta nik ez nuek di-rurik haiek bezala kalera edo zinera joateko. Horregatik pentsatu nuen fabrikara joatea. Patrizionen eskatu nuen lana, eta forjan hasi nintzen. Lan gogorra zen hura! Bizikletan joaten nintzen hasieran, eta gogoan dut lanean hasi eta hurrengo urtean egundoko izozteak egin zituela eta bidean zenbat aldiz erortzen ginen irrist eginda. Oinez ere joan behar izan genuen behin baino gehiagotan. Autobusean hasi nintzen gero, eta aurrerago kotxea ere erosi nuen.
Eta lanetik irten, eta baserrira.
Etxean ere lana egin behar, bai, beharko egin!. Ganadujanak egiteko segan, udan belar iha- rretan, soroan, basoan… Segan egitea ez zitzaidan gustatzen, nekosoa zelako. Goizean goiz jaikita ibili behar izaten nuen, batzuetan lanera joan aurretik, goizeko 5etan jaikita!
Beti lanean! Orduan baserrie-tako jendea oso ‘kastigatua’ iza-ten zen. Aitak niri gogor egiten zidan eta ni etxeko mutiletan za-harrena nintzenez, gehiago gai-nera. Gure gazte garaiak oso go-gorrak izan ziren, beti izaten zen lana, baita igandeetan ere, jairik ez zen izaten. Eta bazkari batera joaten baginen ere, iluntzean etxera, behiak jeztera!
Soldaduskara joan zinenean hartuko zenuen atseden.
Bai. Saharan izan nintzen, basa- mortuan, 19 hilabetez. Brinko- lan ‘korreoa’ hartu eta Madrile- ra joan nintzen lehenengo, gero Algecirasera berriz ere trenez, eta han itsasontzia hartu eta hi- ru eguneko bidaia egin ondo- ren, Aaiunera iritsi nintzen. Handik itzulitakoan, berriz ere lantegira joan nintzen. Guz- tira 38 urte egin nituen fabrikan lanean, eta denbora horretan, baserrian ere bai.
Baina etxean emaztearen la- guntza ere izan duzu.
Bai. 1966an Itsasondoko Kristi- na Zeberiorekin ezkondu nin- tzen. Kristina ere baserrikoa zen. Behi asko zituzten eta esnea saltzen zuten Ordizian. Etxean asko lagundu zidan, etxeko la-nak egiten zituen, alabak hazi, baratza ere berak eramaten zuen, esnea partitzen zuen, gaz-ta egiten zuen… Gaur lasaiago bizi gara biok!
Orain, konfinamendu garaian gaude. Nabaritu al duzue ezer baserrian?
Nik ez behintzat, eta nire ingu-rukoek ere ez. Etxe ondoan lehen bezala ibili gara. Alabak, ere, biak etorri dira egun hauetan, baina bilobak eta ez… Kalera ez naiz joan, hori ez. Ezta elkartera ere, itxita dagoelako.