Goierriko 15 alkatek udal finantzaketaren murrizketa aldundiak aldebakarrez erabakitzea salatu dute
Pasa den asteartean Diputatuen Kontseiluak onartutako Udalen Finantzaketa Foru Funtsaren (UFFF) inguruko erabakia atzera botatzeko eskatuz Gipuzkoako 55 alkatek gutuna bidali diote Jabier Larrañaga Ogasun Foru Diputatuari. Tartean dira Altzaga, Arama, Ataun, Ezkio, Gabiria, Gaintza, Idiazabal, Itsasondo, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Ordizia, Segura, Zaldibia eta Zeraingo alkateak.

Gutunean diotenaren arabera, “Covid 19aren krisian ere, udalek lehen mailako erantzuna” eman dute eta “ez dugu onartzen aldebakarrez harturiko erabaki hau eta irtenbidea adostea proposatzen diogu Gipuzkoako Foru Aldundiari”.
Honela, 55 alkateek lau proposamen luzatu dizkiote Gipuzkoako Foru Aldundiari:
- 1. Atzera bota dezala UFFF bueltatzeko onarturiko erabakia.
- 2. 2020ko aurrekontu aurreikuspenak bere horretan manten ditzala udalentzat.
- 3. Zerga bilketaren jaitsieraren ondorioz, UFFFaren beherakada itzultzeko hiru urteko epealdia ezartzea 2021ean hasita, inongo interesik gabe.
- 4. Gipuzkoako Foru Aldundiak 20 milioiko dirulaguntza bat bidera dezala udaletara Covid 19ko krisiak sorturiko gainkostuak arintzeko asmoz.
Gipuzkoako Finantza Kontseilua gaur 15, bilduko da Donostian 11:00etan.