Asteburuan jokatuko dituzte Ordizia Erronka txapelketako finalerdiak eta finala
Sekulako harrera izan du lehiak, 300 ordiziarrek parte hartu dute eta 10.000 partida baino gehiago jokatu dira. Bihar lehiaketako final erdiak jokatuko dituzte, eta igandean, finala eta 3 eta 4. postuetako lehia.
Konfinamendua arintzeko jolas moduan hasi zenak, sekulako oihartzuna hartu du. 300 lagunek parte hartu dute dagoeneko Ordizia Erronkan, 10.000 partidatik gora jokatu dira, eta 400 galdera erantzun dituzte. Final laurdenetako saioak zuzenean eskaini zituzten Youtubeko kanalean, eta 500 lagunek baino gehiagok jarraitu zituzten. Orain lehiaketa azken txanpan sartu da, eta asteburuan erabakiko dira irabazleak.
Bihar, larunbatarekin, final aurrekoak jokatuko dituzte, 17:00etatik aurrera:
- 17:00. Ander Nazabal / Maddi Caballero
- 17:20. Jose Irastorza / Lander Arizmendi
Igandean berriz, 3. eta 4. postuetarako lehia eta finala izango dituzte:
- 12:00. 3 / 4. postuetako lehia
- 12:15. Finala.
Saio guztiak, Ordizia Erronkaren Youtubeko kanalean jarraitu ahalko dira. Saritan, Ordizian Merkatari elkarteak banatutako 100 euro arteko erosketa bonoak banatuko dituzte.