Lazkaoko PSE-EEren egoitzan pintatuak egin dituzte
Atzo iluntzean hainbat pintatu egin zituzten Lazkaoko San Prudentzio auzoko Zortziko tabernaren kanpoaldeko hormetan, PSEren egoitzan. Kartzela politikaren salaketak dira, Ruiz presoaren gose grebaren harira. Lazkaoko Udalak gaitzetsi egin du.
Lazkaoko PSE-EE alderdiak San Prudentzio auzoan duen egoitzan pintatuak egin dituzte ezezagunek. Atzo gauean azaldu ziren. Zortziko tabernaren kanpoaldeko hormetan, kartzela politika salatzeko eta PSOE erantzule egiteko hainbat mezu marraztu dituzte.
Patxi Ruiz euskal presoaren aipamena da, astelehenean hasi zuen gose grebaren harira. Covid-19 izurritean kartzela barruan duten egoera eta kudeaketa salatzeko hasi du protesta.
Lazkaoko Udalak gaitzetsi egin du gertakaria, duela gutxi sare sozialetan zabaldu duen ohar baten bidez: