Biharko Zumarragako azokan arropa eta zapata postuak ere egongo dira
Hiru gune egongo dira: plazakoa, Zelai Arizti pilotalekukoa eta La Salle-Legazpi ikastetxeko patiokoa
Zumarragako azoka normaltasun berrira moldatzen ari da eta espazioa handitu da azokan saldu ohi zuten guztiei saltzeko aukera emateko. Hala, bihar gune bat gehiago egongo da: La Salle-Legazpi ikastetxeko patioa. Bertan, arropa eta zapatak salduko dituzte, besteak beste. 51 postu egongo dira guztira: plazakoan 16 postu egongo dira, Zelai Arizti pilotalekuan 13 eta La Salle-Legazpi ikastetxeko patioan 22. Azoka 09:00etatik 14:00etara irekiko dute.