Eitzatarrak San Isidro jaiak ospatzen ari dira
Hainbat ekitaldi antolatu dituzte, balkoietan egiteko
Hasi dira Eitzako San Isidro jaiak. Kalean ezin denez festarik egin, balkoian ospatuko dituzte. Balkonin Fest deitu diete.
Gaur goizean meza egon da. Arratsaldean, mozorrotu egin dira. Ondoren, txupinazoa izan da eta balkoietan poteatu dute. San Gregorio auzoan musika egon da. 20:00etan txalo egingo dute eta Txoria Txori abestuko dute. Ondoren, DJ Sbans-ek musika jarriko du San Isidro kalean. Gaurko ekitaldiekin bukatzeko, 21:05ean DJ Kizt-ek musika jarriko du Busca Sagastizabal kalean. Bihar bi ekitaldi egongo dira: 12:00etan poteoa egingo dute balkoietan eta 20:05ean DJ Rolli-k musika jarriko du Busca Sagastizabalen.
Horra hor gaur argazki batzuk.