Gaur entzun dira azkenekoz balkoietako txaloak
Sendagileei eskainitako txaloak gaur azkenekoz egiteko deia zabaldu da sare sozialetan.
Herritar askok, bi hilabete luzez, 20:00etako hitzorduarekin bat egin eta balkoira irten dira sendagileei errekonozimendua eskaintzeko asmoz. Lehen asteetan ez bezala, konfinamendua leundu denetik txaloen hotsa kaleko zarataren pareko entzun da. Hori dela eta, gaur azkenekoz txalotu da Goierriko herrietan. Osasun langileek, oro har, asko eskertu dute jasotako babesa. Hala ere, prebentzio neurriak errespetatzea eskatzen dute, berriz ere egoerak okerrera egin ez dezan.