Gose greban dauden presoei babesa Ordizian
Gose greba mugagabean zazpi egun bete ditu gaur Patxi Ruizek. Mikel San Sebastianek ere bide berdina jarraitzea erabaki du. Preso dauden kideei elkartasuna helarazteko asmoz, kalera irten dira Ordiziarrak.
Iluntzeko 20:00etako deialdiarekin bat eginez, ehun pertsona inguru bildu ziren atzo Ordiziako plazan hainbat presoei elkartasuna adierazteko helburuz. Segurtasun distantziak errespetatuz eta maskarak erabiliz egin zen elkarteratzea. Zaldibian ere elkartasun ekimena egin zen.
Kartzelazainen mehatxuak salatzeko hasi zuen gose greba Patxi Ruizek. Murtziako espetxean bizi den iruindarrak zazpi egun bete ditu gose greban, dagoeneko hamar kilo baino gehiago galdu ditu Amnistiaren Aldeko Mugimenduak adierazi duenez. Horrez gain, giltzurrunetan arazoak pairatzen ari da.