Harrera-etxebizitzako prozesuan parte hartzeko epea bihar zabalduko da
Premia edo larrialdi egoeretarako udal etxebizitza erabiltzeko araudian parte hartzeko prozesua bihar irekiko da.
Etxebizitzen egokitze-lanak erabiltzen hasteko araudia onartu behar du Osoko Bilkurak. Horretarako herritarrei aurrez parte hartzeko aukera emango zaie. Alarma egoeraren ondorioz, webgunearen bitartez egin beharko da. Bihartik aurrera Udalaren webgunean eskuragarri egongo da premia edo larrialdi egoeretarako etxebizitzaren araudia. 15 egunez eguneko epea egongo da, maiatzaren 29ko 15:00ak arte. Imprimakia Legazpiko Udalaren webgunean dago: https://labur.eus/viwtF