Oinezkoen Egunak dira Idiazabalen
Ubitarte etxetik Okindegira bitartean itxi dute kalea asteburu honetan. Gaueko 23:00etan zabalduko dute berriz ere garraioentzat errepidea.
Ostalaritza etenda egon da Idiazabalen ere bi hilabetez. Berriz ere tabernak irekitzerako garaian, taberna guztiek terraza jartzeko aukera berdinak ez dituztela ondorioztatu zuten. Arazoari irtenbidea emateko, Oinezkoen Egunak ekimena sortu zen Idiazabalen. Ubitarte etxetik Okindegira bitarte doan errepidea itxiz, herritarrek espazio gehiago dute kalean zehar igaro eta tabernetan daudenekin ez gurutzatzeko. Gainera, terrazak errepide ertzean ere jarri dituzte. Trafikoa eta garajeetako sarrerak Zigor aldetik bideratu dituzte.