Arropa bilketa zerbitzuari berriz ekingo dio astelehenean Sasietak
Maiatzaren 25etik aurrera mankomunitatea 30 arropa edukiontzi berri instalatzen hasiko da zerbitzua indartzeko. Helburua 1.000 biztanleko arropa edukiontzi bateko ratioa lortzea da.

Koronabirusaren hedapena saihesteko, martxoaren 31n bertan behera geratu zen arropa zaharren bilketa zerbitzua, eta maiatzaren 25etik aurrera zerbitzuari berriro ekingo zaiola jakinarazi du Sasieta Mankomunitateak.
- Arropa plastikozko poltsa itxietan sartu behar da.
- Ahal den neurrian arropa garbitu egin behar da.
- Oinetakoak eta arropa nor bere aldetik atera behar dira, beti ere poltsa itxietan.
- Alfonbrarik edo burukorik ez sartu arropa edukiontzian. Bolumen handiko etxeko traste zaharren bilketa zerbitzuak jasotzen ditu edo garbigunera eraman daitezke.
- Ez sartu berrerabili ezin daitekeen arroparik: azpiko arropa, garbitasuna egiteko trapuak… Hauek errefusa bezala tratatzen dira edukiontzi/kubo grisean.