Eitzako bizilagunek 20.205 kilometro egin nahi dituzte larunbatean
Larunbat honetan egitasmoan parte hartzen duten guztiek egindako kilometroak batuko dituzte
Eitzako jaietan kros herrikoia antolatzen dute urtero. Aurten ezin dutenez egin, Eitza Challenge izeneko ekitaldia antolatu dute. Jendea kilometroak egitera animatu dute eta ondoren kilometro guztiak batuko dituzte. Helburua 20205 kilometrora heltzea da. Ekitaldia larunbatean izango da, 06:00etatik 23:00etara. Ordu tarte horretan egindako kilometroak batuko dituzte. Korrika, oinez, bizikletan, kalean edo etxean egin daitezke. Erosketak egitera ateratakoan, mendira joandakoan… Parte hartzaileek kilometroak neurtzeko erabiltzen duten gailuaren (mugikorra, bizikletaren neurgailua, korrika egiteko zinta…) pantailaren argazkia igo behar dute sare sozialetara, egindako kilometroak erakusten (#EitzaChallenge gehitu behar da eta @eitzakojaiak aipatu). Sare sozialik ez dutenek, irudia eitzakojaiak@gmail.com helbide elektronikora bidali dezkete.