Uztailaren 12an izango dira Legebiltzarra osatzeko hauteskundeak
Iñigo Urkullu lehendakariak uztailaren 12rako deitu ditu Eusko Legebiltzarra osatzeko hauteskundeak. Osasun arrazoiak, juridikoak eta legezkoak eta parte-hartzearen bermea arrazoitu ditu data zehazteko.
Urkulluk EAEko osasun larrialdia amaitutzat jo du. Bozak deitu ahal izateko hala adostu zuen gainerako alderdi politikoekin, eta «kontrol eta ikuskatze» egoera sartu da indarrean gaurtik aurrera. «Joera aldatu egin da, eta ez dago pertsonei arreta emateko osasun-sistema kolapsatzeko arriskurik», azpimarratu du Lehendakariak.
Oposizioa ez dator bat
Soilik Idoia Mendia PSE-EEko hautagaiak eta EAJren gobernukideak babestu du eguna, gobernu «indartsua eta egonkorra» behar dela argudiatuta. EH Bilduk salatu du data «interes elektoralak eta alderdikoiak babesteko» hautatu duela Urkulluk, eta «zailtasun handiak» egongo direla berdintasuna bermatzeko. Elkarrekin Podemoseko Miren Gorrotxategi hautagaiak erabakia «arbitrarioa» dela salatu du.