Orobione etxeko podologia zerbitzua astelehenean hasteko
LAZKAO // Orobione jubilatu elkarteko podologoa datorren astelehenean, maiatzak 25, hasiko da berriro lanean. Lanurtea amaitzeko falta den denboran, hilean behin egongo da: astelehenean, ekainaren 22an eta uztailaren 20an. Abuztuan ez zerbitzurik izango. Orobioneko bulegoa itxita dagoenez, txanda aurreneko kontsultan edo telefonoz (692 71 05 50) hartu behar da, 18:00-20:00 bitartean. Maskara eraman behar da.













