Tren batek su hartu du Beasainen
Tren batek su hartu du gaur Beasainen, geltokira iristen ari zela eta ke handia sortu da. Suhiltzaileek kontrolpean dute egoera. Ez dago zauriturik.
Beasaingo geltoki bideko bizilagunek sekulako sustoa hartu dute gaur, trenbidetik ke beltza hasi baita zabaltzen bapatean. Tren batek su hartu du geltokira iristen ari zela, Igartza parean. Oraindik ez dakite zerk eragin duen sua. Suhiltzaileek itzali behar izan dute, eta gagoeneko kontrolpean dute egoera. Larrialdi zerbitzuen arabera ez da inor zauritu. Irudi ikusgarriak utzi ditu, hala ere, ezbeharrak.
Beasaingo Udalak jakinarazi duenez, istripuaren ondorioz 20 minutuko atzerapenarekin dabiltza trenak.