Eukaliptuen kalteez ohartarazi du Naturkonek, Biodibertsitatearen Egunaren atarian
Eukaliptuen landaketa eragiten ari den kalteez ohartarazteko bideoa zabaldu du Naturkon elkarteak. Erakundeei eta baso lurren jabeei, landaketa mota horiek geldiarazteko eskatu diete.
Biodibertsitatearen Nazioarteko Eguna ospatuko da bihar, mundu osoan. Data horren atarian, Naturkonek “Gipuzkoan gero eta gehiago zabaltzen ari diren eukalipto-landaketen kalteak” azaltzen dituen bideoa argitaratu du. Erakundeei landaketa horiek geldiarazteko eskatu diote natur taldeek, eta baso lurren jabeei, “lurrarekiko adeitsuagoak diren erabilerak” lehenesteko deia egin die. Horrez gain, Eukaliptoak Australiara! lemapean, atxikipenak biltzeko kanpaina hasi du Naturkonek. Parte hartzeko, naturkon.taldea@gmail.com helbidera mezua bidali behar da.