Ordiziako Klasikoa urriaren 12an jokatuko da
Koronabirusak Nazioarteko Txirrindularitza Elkartearen egutegia ere aldatu du. Ordiziako Klasikoa urriaren 12an egingo dute, eta itzuli handiak abuztutik azarora bitartean.
Ordiziako Txirrindularitza Klasikoak badu data berria: urriaren 12an jokatuko da. Hala jakinarazi du probaren antolakuntza taldeak, Nazioarteko Txirrindularitza Elkarteak (UCI) data berria baieztatu eta gero. Koronabirusa dela eta proba uztailean egiterik ez zela izango ikusita, Txapel Gorri elkarteak lasterketa atzeratzeko eskaria egin zion nazioarteko elkarteari, eta honek, urrian egiteko baimena eman dio.
Aurten 97. edizioa beteko du Goierriko txirrindularitza probarik beteranoena den Ordiziako Klasikoak.
Beste hainbat proba ere garaiz aldatu dituzte. Frantziako Tourra abuztuaren 29tik irailaren 20ra bitartean egingo dute; Italiako Giroa urriaren 3tik 25era; eta Espainiako Vuelta, urriaren 20tik azaroaren 8ra. Euskal egutegiari dagokionez, Getxoko Zirkuituko Otxoa anaiak Memoriala abuztuaren 2an egingo dute.