Zirkuko langilearen heriotza dela eta, elkarretaratzea bihar Beasainen
ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek deitutako mobilizazioa da, 11:00etan, Loinazko San Martin plazan.
Beasainen, konfinatuta dagoen Italiako zirkuko langile bat hil zen lan istripuz astelehenean, eta horren aurrean, elkarretaratzea egingo dute bihar 11:00etan Beasainen, udaletxe aurreko plazan, Lan istripu gehiagorik ez. Prekarietatea hiltzailea lelopean. ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek deitutako mobilizazioa da. Elkarretaratzean adierazpenak egingo dituzte sindikatuetako ordezkariek.
Circo Italiano konpainiako trapezista batek ezbeharra izan zuen herenegun eta zendu egin zen. Ezbeharra entseatzen ari zela gertatu zen, Salbatore auzoko Iturralde Txiki industrialdean. Itxialdiak bertan harrapatu zituen eta bi hilabete daramaten han bizitzen.