Astelehenean bigarren fasera pasako da Goierri
Ez da ordutegik mugarik egongo astelehenetik aurrera. Horrek zenbait aldaketa eragingo ditu: tabernetara eta jatetxeetara sartu ahal izango da, eta %30eko aforoa izango dute gehienez. Horrez gain, 15 lagun arteko bilerak baimenduta egongo dira -orain hamar artekoak egin daitezke-.
Salvador Illa Espainiako Osasun ministroak agerraldia egin du Ministroen Kontseiluaren ostean, eta bertan jakinarazi du zein Hego Euskal Herria bigarren fasera pasako dela astelehenean. Honela, inon ez da ordutegi mugarik egongo.
Horrek zenbait aldaketa eragingo ditu: tabernetara eta jatetxeetara sartu ahal izango da, eta %30eko aforoa izango dute gehienez. Horrez gain, 15 lagun arteko bilerak baimenduta egongo dira -orain hamar artekoak egin daitezke-.
Espainiako Gobernuaren arabera, zineak, antzokiak, auditorioak, aretoak, museoak… ireki ahal izango dituzte, edukiera %30era mugatuta (Jaurlaritzak esana dauka ekainaren 1era atzeratu nahi duela neurri hori), eta gurtza lekuek edukieraren %50 arte betetzeko aukera izango dute.
Eusko Jaurlaritzak positibotzat jo du Osasun Ministerioaren erabakia, «herritarrei normaltasun berria berreskuratzeko bidean aurrera egiten jarraitzeko aukera emango baitie». Bihar eguerdian emango dituzte bigarren fasera igarotzeari buruzko xehetasun gehiago Nekane Murgak eta Arantxa Tapiak, Osasun eta Ekonomia sailburuek. Oraingoz, malgutasun baldintza berrien zain daudela esan dute.