Hautesle zerrendak ikusgai daude
Eusko Legebiltzarra osatzeko hauteskundeetarako hautesle zerrendak ekainaren 1era arte egongo dira jendaurrean

Uztailaren 12ko hauteskundeetarako hautesle zerrendak eta Beasaingo udalerriko mahai, hautesleku eta Sekzioen zerrenda ikusgai daude. Ekainaren 1ean kenduko dituzte. Bien bitartean, bidezkoak diren erreklamazioak aurkeztu daitezke.