Lazkaok, Legazpik, Urretxuk eta Zumarragak ordutegiekin jarraitzen dute
10.001 biztanle baino gutziagoko eta kilometro koadroko 100 biztanleko baino densidade txikiagoa duten herrietan kendu dira ariketa fisikoa egiteko ordutegiak. Beasainek eta Ordiziak ere badituzte mugak.
Goierriko herri populatuenek ordutegi mugekin jarraituko dute, asteburu honetan bai gutxienez.Estatuko Aldizkari Ofizialak argitaratu du ariketa fisikoa egiteko ordu mugen ezeztapena, eta baldintza batzuk ezarri dituzte horretarako: herriak 10.001 biztanle baino gutxiago izan behar ditu eta kilometro koadroko 100 biztanle baino gutxiagoko dentsitatea. Gauzak honela, Goierriko egoera ez da aldatu.
5.000 biztanle baino gutxiagoko herriak orain arte bezala jarraituko dute, ordutegi mugarik gabe, eta Beasainek, Lazkaok, Legazpik, Ordiziak, Urretxuk eta Zumarragak ordutegiak izango dituzte ariketa egiteko. 06:00-10:00 eta 20:00-23:00 tarteak, hamalau eta 70 bitartekoentzat, 12:00-19:00 tartea hamalau urtetik beherakoentzat, eta 10:00-12:00 eta 19:00-20:00 tarteak 70 urtetik gorakoentzat eta mendekotasunen bat dutenentzat.
Bigarren fasean ezabatuko dira ordutegiak, herri guztientzat. Eusko Jaurlaritzak eskatu du arintze fasean aurrera egitea, baina Espainiako Gobernuak du azken hitza. Gaur zehaztuko dituzte nork egingo duen aurrera eta nork ez.