Beasaingo EH Bilduk herritarrei arduraz jokatzeko deia luzatu nahi die
Maddi Imaz zinegotziaren dimisioa "ontzat" eman du
Beasaingo EH Bilduk prentsa ohar bidez adierazi berri du, “bart gauean gure herrian gertatutakoa ezin daitekeela errepikatu”: “Arduraz jokatzea beti da ezinbestekoa, baina are gehiago Covid19a dela-eta bizi dugun egoeran eta, beraz, gure taldeko zinegotzi batek bertan parte hartu izana ez da onargarria. Horregatik ontzat ematen dugu bere dimisioa. Beste behin ere, Beasaingo herritarrei arduraz jokatzeko deia luzatu nahi diegu”.