Batzokian posta bidezko botoa emateko aukera dago
Posta bidezko botoa uztailaren 2a baino lehen eman behar da. Batzokian tramiteak egiten laguntzen dute.

Beasaingo Batzokiak posta bidezko botoa emateko laguntza eskaintzen du astelehenetik ostiralera, 19:00etatik 20:30era. Botoa emateko azken eguna uztailaren 2a da, eta Batzokiko arduradunek garaiz ibiltzeko eskatu dute.