Kuadrilla eguna, behetik gora
Loinatz jaietako hirugarren eguna lasai esnatu da. Kalean ez zegoen jai giro askorik. Kuadrillak eguardi partean hasi dira elkartzen, eta arratsaldean giro ederra egongo da
Ez ohiko kuadrilla eguna gaurkoan Beasainen. Urteroko ekintzarik ez dago, eta goizean nabaritu da hori. Kosta egin zaio herriari kolorea hartzea, baina blusek eman diote azkenean. Herriko terrazak multzo txikietan banatutako kolorez jantzi dira, eta arratsaldean jai giro ederra egongo da.
Segurtasun tarteak zintzo bete dira gaurkoan. Askok kalean bazkaldu dute, baina ez da aitzakia izan elkarrekin nahasteko. Kuadrillako musukoak ere atera dituzte batzuek. Udaltzainen eta Ertzaintzaren presentzia ere nabarmenagoa izan da gaurkoan.