Asier de la Iglesiak Txispa garagardoa jarri du salgai
Momentuz sarean eros daiteke, baina laster Urretxuko eta Zumarragako tabernetan ere jarriko dute. Bildutako dirua esklerosi anizkoitza ikertzeko erabiliko du
Asier de la Iglesia zumarragarrak Txispa garagardoa sortu du. Garagardo salmentatik lortutako diruaren %60 esklerosi anizkoitza ikertzeko erabiliko du eta %40 garagardoa ekoizten jarraitzeko erabiliko du. Txispa garagardoa naturala da. Ez du kontserbagarririk eta gehigarririk eta ez dute pasteurizatu.
Oraingoz 8.000 botila merkaturatu ditu eta dagoeneko guztiak saldu ditu. Aste honetan bertan gehiago jarriko ditu salgai. De la Iglesiaren garagardoa cervezatxispa.com webgunean eskura daiteke eta aurki Urretxu eta Zumarragako tabernetan ere salgai egongo da.