Pentsiodunek berriz ekingo diete asteroko mobilizazioei
Goierriko pentsiodunen elkarteak elkarretaratzea deitu du astelehenerako, Ordizian. Asteroko bilkurei ekingio diete atzera, bi hilabeteko etenaren ondoren.

Konfinamendua dela eta kasik hiru hilabetez balkoietan protesta egin ondoren, Goierriko pentsiodunek berriz ere kalera ateratzea erabaki dute. Ekainaren 1etik aurrera, astelehenero, 11:00etan elkartuko dira. Aurreneko bilera Ordiziako plazan egingo dute. 1.080 euroko gutxieneko pentsioa aldarrikatzeaz gain, adinekoen egoitzetan hildakoak gogoratu eta greban dauden langileei elkartasuna adierazi nahi diete.