Ekainaren 8tik aurrera bisitak baimenduko dituzte adinekoen egoitzetan
Ia hiru hilabeteren ondoren, eta bi astez positibo kasu berririk agertu ez dela ikusita, adinekoen egoitzetan bisitak egiteko aukera zabaldu nahi du aldundiak.
Aldundiak berretsi duenez, ekainaren 8tik aurrera adinekoen zentroetarako bisitak ahalbidetzeko asmoa dauka. Egoiliar bakoitzeko senide bakarra joan ahal izango da, eta segurtasun neurriak zorroztuko dituzte. Bitartean, zahar etxeen kanpoaldera gerturatzea baimenduko dute, bisitariek eta egoiliarrek harremana izan dezaten, kanpotik bada ere.
Martxoaren 19an lehen positiboak atzeman zirenetik, koronabirusak gogor astindu ditu adinekoen egoitzak. Gipuzkoan guztira 167 egoiliar hil dira gaitzak jota, eta 373 adinekok lortu dute birusa gainditzea. Momentuz 22k jarraitzen dute diagnostiko positiboarekin, eta horietako bat ospitalean dago. Gipuzkoako 16 zentrotan sartu zen koronabirusa, eta horietatik 14 dagoeneko Covi-19tik libre daude. Horien artean daude Goierriko 3 zentroak: Beasaingo XXX, Ordiziako San Jose eta Zumarragako Argixao.