Gipuzkoako mendien gidaren 6. edizioa, kalean
Txusma Perez Azazeta legazpiarrak eta Iáki Alcalde Olivaresek 2000. urtean argitaratu zuten Gipuzkoako mendien gida. Sua Edizioak argitarletxeak seigarren edizioa argitaratu berri du.
Sua Edizioak argitaletxeak, 2000. urtean kaleratu zuen Gipuzkoako mendien gidaren seigarren edizioa argitaratu du, edukia eta argazkien atala eguneratu eta berritu ondoren. Guia de montes de Gipuzkoa izenburua duen liburuaren egileak Txusma Perez Azazeta legazpiarra eta Iñaki Alcalde Olivares dira. Edizio berri honen azala Goierriko Ausa Gaztelu tontorrean ateratako argazkiak osatzen du.
Gida berrituak Gipuzkoako 155 mendietara igotzeko 95 ibilbide proposatzen ditu. Perez Azazetak azaldu duenez, edizio hau prestatzeko mendi horiek guztiak igo ditu Antxon Burcio lagunarekin batera legazpiar mendizale horrek idatzi du, gainera, liburuaren hitzaurrea eta mendi bakoitzaren argazkiez lagunduta azaltzen ditu ibilbideak.
Gipuzkoako mendien gida hau 2000. urtean argitaratu zuen lehen aldiz Suak, eta 20 urtera kaleratu du seigarren edizioa. Perez Azazetak dio liburuak jasotzen duen mendi horietako batzuetan «paisaia itxuragabetu» dutela egin dituzten pistek, baina «duela 20 urte ezagutu genituen bezala» daudela gehienak.
Gidan jasotako mendi tontorrei dagokienez, gehienak «tontor xumeak eta bi ordutik beherako ibilaldian igotzeko errazak» direla esan du. Gailurrak ez direla helburu hutsa izan behar erantsi du, baizik eta «ingurua ezagutzeko bide bat: bidezidorrak, herriak, ohiturak,mitoak eta kondairak…».