Olaberriak 20.000 euro bideratuko ditu izurriteko laguntzara
OLABERRIA // Covid-19 koronabirusaren alarma egoerak Olaberriko familietan, negozio txikietan, ostalaritzan eta autonomoengan sortu dituen kalte ekonomikoak arintzeko, udalak 20.000 euroko diru hornikuntza daukan laguntza programa sortu du. 0-12 urte arteko haurrak edo menpekotasuna duten adinekoak zaintzeko kontratazioak lagunduko ditu, batetik. Sail horrek denera 6.000 euro ditu. Itxi behar izan diren komertzio txiki eta ostalaritzakoek, eta autonomo nahiz enpresa txikientzat beste 14.000 euro izango dira.













