Apalategi, Egaña, Laburu eta Ibartzabal, Arranoko bertso saioan
Arrano kultur elkarteak Loinatz Jaietan antolatzen duen bertso saioa etzi egingo da, 12:30ean. Entzuleek Goierri Telebistaren edo bertsoa.eus webgunearen bitartez jarraitu beharko dute saioa. Zuzenean eskainiko dute. Inolaz ere ezin da saioa jarraitzera bertaratu, jende pilaketarik ez dadin sortu. Goi milako laukotea arituko da kantuan: Iñaki Apalategi beasaindarraren alboan Andoni Egaña. Nerea Ibartzabal eta Agin Laburu egongo dira. Jai jartzaile lanetan Igor Eguren arituko da.
Bertso saioa, ondo bidean, festetako asteartean izaten da. Aurten, ordea, jendea entzutera gerturatu ezin daitekeenez arduradunek asteburura atzeratzea erabaki dute pantaila baten bidez jarraitu ahal izateko erraztasunak egoteko.