Gainzuri Eguna ospatzen ari dira
Trikuk kalejira egin du, musika jarrita
Urretxu eta Zumarragako Gainzuri ikastetxe Gainzuri eguna ospatzen ari da gaur. Koronabirusa dela eta, aurtengo festa berezia ari da izaten. Haurrek ezin dute elkarrekin ospatu eta ikastetxea itxita dago, baina haurrek bizia eman diote beraien marrazki, esaldi eta oihalekin. Gainera, Trikuk, Gainzuriko maskotak, kalejira egin du. Autoan joan da, musika jarrita.
Horra hor argazki batzuk.