Goierritar askok eskualdeko txokoak aukeratu dituzte egun pasa egiteko
Mirandaolan giro politean igaro dute eguna familan eta lagun artean
Eguraldi bikaina egin du egun osoan zehar eta goierritar askok, egun pasa ederra egiteko eskualdeko txokoak aukeratu dituzte, Ordiziako Oiangu parkea, Urretxuko Santa Barbara edo Legazpiko Mirandaola parkea, besteak beste. Urrutira joan gabe, familia giroan eta lagun artean egun eder bat pasatzeko natur guneak aukeratu dituzte askok. Mirandaola parkeko irudi hauetan ikus daitekeen bezala, jendea meriendatzen, paseoan, kirola egiten edo itzalean eserita denbora pasa eman dute eguna.