Presoen aldeko elkarretaratzea egin dute
Euskal presoak Euskal Herrira ekartzeko aldarriarekin elkartu ziren Areizaga-Kalebarren plazan. Segurtasun neurri guztiak hartu zituzten bertaratutakoek.

Koronabirusak eragindako etenaren ondoren, euskal presoak Euskal Herrira ekartzea aldarrikatzeko elkarretaratzea egin zuten ostirl arratsaldean Areizaga-Kalebarren plazan. Bertaratu zirenek, segurtasun neurri guztiak mantendu zituzten. Koronabirusaren aurretik bezala, kontzentrazioa hilero egingo dute. Hileko azken ostiralean, hain zuzen ere.