Abisu horia iragarri dute gaurko
Euskalmet euskal meterologia agentziak iragarri duenez, Eusko Jaurlaritzako Larrialdi eta Meteorologia Zuzendaritzak abisu horia ezarri du prezipitazio handiak egongo direlako. Gaueko 12ak bitarte egongo da indarrean. Ordubetean metro karratuko 20 litro bota ditzake. Zaparrada ertainak egoteaz gain, trumoiak ere egon daitezke. Ekaitz-guneetan haize-bolada gogorrak egongo dira.