"Zukati ta danokati, bi metro ta eskuk garbi"
Zaldibiako Udalak eskuak garbitzeko uneak jarri ditu herrian zehar. Gainera, errekan bainatzeko ohar batzuk zabaldu ditu.
“Zukati ta danokati, bi metro ta eskuk garbi” lemapean, eskuak garbitzeko hainbat gune jarri ditu Zaldibiako Udalak herrian zehar. Itsatsitako kartelen bitartez, bi metroko segurtasun distantzia mantendu behar dela gogorarazi nahi izan dute.
Horrez gain, aste honetan jasandako tenperatura altuen ondorioz, errekako bainuak arduraz egiteko deialdia zabaldu du Udalak. Ohiko arauez gain, uretik kanpo eta uretan bi metroko segurtasun distantzia mantentzeko eskatu du.