Zuzeneko ikuslerik gabeko bertso saioa Igartza Jauregian
Arrano Kultur Elkarteak antolatutako bertso saioan, Andoni Egaña, Agin Laburu, Iñaki Apalategi beasaindarra eta Nerea Ibartzabal bertsolariek hartu dute parte.
Arrano Kultur Elkarteak, Beasaingo Udalarekin eta Goierri Irrati Telebistarekin elkarlanean, zuzeneko bertso saioa eskaini du Beasaingo Igartza Jauregian. Andoni Egaña, Agin Laburu, Iñaki Apalategi beasaindarra eta Nerea Ibartzabal aritu dira kantuan, Igor Egurenek proposatutako gaiei tiraka. Beasaingo Loinatz jaietan ohikoa izaten da asteartean plazan bertsoak entzutea baina bizi dugun ez-ohiko egoera hau dela eta, aurten telemakikoki egin da.
Zuzeneko emanaldia Goierri Telebistan eta bertsoa.eus atarian egon da ikusgai. Hala ere, datozen egunotan igoko dute bertso saioa Goierri Irrati Telebistako webgunera.