Beasaingo elkarteek ez zabaltzea erabaki dute
Aitz-Zorrotz, Aizkorri, Arrano, Bareak, Beti Bizi, Loinaz Korala, Loinaz Txirrindularitza, Murumendi eta Usurbe elkarteek ez irekitzea erabaki dute eskatzen zaizkien baldintza guztiak ezin dituztelako bete
Beasaingo elkarteek itxita jarraituko dute. Hala erabaki dute Aitz-Zorrotz, Aizkorri, Arrano, Bareak, Beti Bizi, Loinaz Korala, Loinaz Txirrindularitza, Murumendi eta Usurbe elkarteek, ezin baitituzte ezarritako neurri guztiak bete. Nagusiki, ezin dituztelako Eusko Jaurlaritzak eta Besaingo Udaltzaingoak ezarritako garbitasun eta desinfekzio neurriak bete. “Gure elkateak aldarte onean egoteko elkargune bat dira, eta ezin dute arrisku gune bat izan. Ohituta gaude gurea dena denon artean zaintzera, baina ulertzen dugu egoera honek bestelako neurri batzuk eskatzen dituela, eta horiekin ezinezkoa iruditzen zaigu elkarteak berezkoa duen funtzioa betetzea”, arrazoitu dute.
Elkarteen berezko izaerari eutsiz zabaltzea posible den unean zabalduko direla iragarri dute.