Berdintasun bilerak hasiko du Ataunen juntadizoen aroa
Aurrez aurreko batzarrei ekingo diete, segurtasun eta higiene neurriekin. Berdintasun Batzordearen bilera egingo dute gaur, udaletxeko areto nagusian.
Koronabirusaren geldialdian aurrez aurreko jarduerak nahiz bilerak egin gabe egon ondoren, Ataunen gaur berrekingo diete zuzeneko batzarrei. Berdintasun Batzordearen bilera gaur 18:30ean da, udaletxeko areto nagusian, segurtasun eta higiene neurriekin. 2020rako aurreikusitako ekimenak moldatu eta eguneratu, eta ekainaren 28a prestatzea da asmoa.