Errekako bainuetan arduratsu izateko eskatu dute Zaldibian
Ingurua zaindu eta arriskuak ekiditeko hainbat gomendio eman ditu udalak. Tarteak mantendu eta bizilagunekiko begirunea izateko eskatu dute.
Uda garaia badatorrenez, Zaldibiako Udalak hainbat gomendio eman ditu erreketako bainuei buruz. Adi ibiltzeko eta arduraz jokatzeko eskatu die bainulariei, inguru naturala den neurrian egon litezkeen arriskuak ekiditeko. Bai uretan, bai handik kanpo, bi metroko tartea mantendu behar da. Bizilagunekiko begirunea eta hondakinak biltzeko ere eskatu du.