Idiazabalgo Udalak 'Zero paper' helburura iristeko plana onartu du
Idiazabalgo Udalaren helburua da, "hemendik aurrera izapidetze elektronikoa ohiko modua izatea lortzea eta paperik gabeko administrazioa, gardenagoa eta arinagoa izatea".
Idiazabalgo udaletxean paper kontsumoa murrizteko konpromisoa hartu zuen atzo osoko bilkurak, Zero Paper plana onartuta. Honela, “izapidetze elektronikoa ohiko modua izatea lortzea eta paperik gabeko administrazioa, gardenagoa eta arinagoa izateko”. Honela, zehaztu duten prozedura horren bidez, udal-erregistroko erabiltzaileek beren dokumentuak digitalki sinatuko dute “udal-bulegoetara joaten direnean edo edozein ordutan etxean daudenean. Udal zerbitzuek eta informatika on line zerbitzuak laguntza ematen dio herritarrari etxean dagoenean”.
Gaur egun, Idiazabalgo Udala “sinadura etxera eramateko aukerak” aztertzen ari da mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat (adinekoak, mendetasun-egoeran daudenak edo desgaitasuna dutenak).
“Prozedura elektroniko honek, enplegatu publikoek eta udal ordezkariek espediente elektroniko guztia eskuratzeko, dokumentu bat izapidetzeko edo elektronikoki sinatzeko edozein ordenagailutatik, Internetez edo tablet bidez, eta prozedurak osorik elektronikoak izatea bermatzen du, eskaera egiten denetik jakinarazpena egiten den unera arte”.
Bilakaera
2016tik 2019ra arte Idiazabalgo Udalak erregistro elektronikoa, kontratazio elektronikoa eta hainbat prozedura hasteko aurkezpen masibo sistemak eta sistema normalizatuak ezarri zituen egoitza elektroniko berriri esker.
2020. urtean, berriz, zerga-alorreko zerbitzua modernizatu (ordainketa-pasabidean erreziboak sistematikoki jaulkiz eta jakinarazpen elektronikoen sistema bultzatuz) nahi dute; “hirigintzako eta ingurumeneko zerbitzuak erantzuna emateko denbora murriztu nahi da, kontuan harturik, arlo honetan eskaera gehienak elektronikoak direla; kultur-,kirola, hezkuntza-zerbitzuen erabiltzaileei aukera ezberdinak izena emateko eta tasa zein prezioak ordaintzeko eman nahi zaie. Prozedura elektronikoak bermatuko du herritarrek beraien etxetik ikustea zein egoeratan dagoen bere eskaera eta administrazio espedienteak artxibatzeko sistema bakarra eta ordenatuago egotea, interesdunen eskura”.
Irailetik aurrera, dekretuak soilik elektronikoki izapidetuko dira eta “zenbakiak jarriko ditu sistema informatikoak; horrek lagunduko du zenbakietan akatsak ezabatzen”.